XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Haren arpegi beltzaranak berriz, halako jauntasun eta lainargitasun disdira zerion.

Soin-gaineko edo txartes (138) Túnica ilun eta oihes-antxa (139) Un tanto rústico batez jantzirik zegoen, haren gerrikoak gorputzari neurria hartzen ziolarik; larruzko abarkak eta artilezko galtzerdiak osatzen zuten haren azal-jazkia.

Soineko bakunagorik eta apalagorik ezin erabil zezakeen erresuma baten lehenburu zenak.

Gudaritzako lizifrina (140) Disciplina zorrozpean hazitako gizon bertutetsu hark etzezakeen onart soineko dotore eta lujozkorik, ez eta inolako gorputz-apaingarririk.

Halatsuko xalotasunez jazten ziren euskaldun buruzagiak geroagoko mendetan ere.

Horrela, Antso II-garrena, Nafarroa-ko errege ospatsua, Amando baino laurehun urte geroago bizi izan zelarik, abarkaz jazten zen eta honetxegatik Antso Abarka izenez ezagutua izan zen.

Gure buruzagiaren haziera eta biziera Espartar gudarien gisakoa zen.

Bere bizitza garbi eta zintzoa familiari eta Euskalerria-ri eskainirik zedukan eta bere eginkizunetatik landako txolarteak ehizeari eta aztore edo beste egazti harrapakarien hezteari eman ohi zizkion bereiziki.